Theodore Roosevelt
Theodore Roosevelt, (New York, 1858ko urriaren 27a - Oyster Bay, New York, 1919ko urtarrilaren 6a), Estatu Batuetako 26. presidentea. Politikari populista eta ekintzazalea, batzuek inperialismo estatubatuarraren aitatzat jotzen dute. 1904an Bakearen Nobel Saria jaso zuen.
Franklin Delano Roosevelten lehengusua zen. Ipar Amerikan XVII. mendean egokitu zen familia holandar batean sortua,Harvard Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Itsas armadako idazkaria izan zen MacKinley lehendakari errepublikarrarekin (1897) eta Espainiaren aurkako gerra prestatu zuen Kuban (1898). New York-en gobernadore hautatu zuten (1898-1900), eta McKinley-ren lehendakariordea izan zen 1900etik aurrera. Hura hil zutenean egin zuten lehendakari, eta 1904ko hauteskundeetan lehendakari aukeratu zuten.
Kapitalisten ekimena eta langileen interesak bateratzen saiatu zen, eta debekatu zion gudarosteari gizarte-gatazketan parte-hartzea. Naturaren baliabideak erabiltzeko arau bereziak bideratu zituen, eta kontrolpean ezarri zituen janari- eta farmazia-industriak. Kanpo-arazoetan autoritarismo eta bortxazko neurriak hartu zituen. Panamaren eta Kolonbiaren arteko bereizketa bultzatu zuen ubidea lasaiago eraiki ahal izateko, eta mundu osora zabaldu zuen Estatu Batuen interbentzio-politika (1904, bitarteko lanak Errusiaren eta Japoniaren arteko gerran, Hagako Nazioarteko Epaitegiaren bermea 1906, Algecirasko Konferentzia...
Hagako Nazioarteko Epaitegia bultzatzeagatik, Bakearen Nobel saria eman zioten. William Tafti lagundu zion 1908ko hauteskundeetan, baina arian-arian elkarrengandik urrundu ziren. 1912an errepublikarrek Taft moderatua nahiago izan zuten Theodore Roosevelt baino, eta haren ingurura bildu ziren alderdiko progresistak. Zatiketa hartaz baliatu zen Wilson demokrata hauteskundeak irabazteko. Lehen Mundu Gerran, Roosvelt-ek biziki kritikatu zuen Wilson lehendakariak 1914-1917 bitartean neutraltasunaren alde bideratu zuen politika.
Makila Handiaren politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Ez da egia Estatu Batuek mendebaldeko hemisferioko beste nazio batzuen lurrak nahi dituztela edota haietarako proiektuak dituztela (...).
Gure herrialdeak nahi duen bakarra inguruko herrialdeetan ordena eta oparotasuna dagoela ikustea da (...) Nazio batek erakusten badu eraginkortasunez eta arrazoiz jokatzeko gai dela (...), ordenari eusten badio eta bere betebeharrak betetzen baditu, ez da zertan izan Estatu Batuen esku-hartzearen beldur. Gaitzak kronikoak badira eta gaitasunik erakusten ez badute, berriz, (...), bai Amerikan, bai beste leku batzuetan, esku-hartzea eragingo dute (...).
Monroe Doktrina baieztatuz, Kuban, Venezuelan eta Panaman hartutako neurrien bidez, eta Ekialde Urrunean gerra mugatzeko ahaleginak eginez eta Txinako merkatua zabalduz, gure interesak eta gizadi osoarenak defendatuko ditugu (...)."
Theodore Roosevelt lehendakariaren urteko mezua, 1904ko abenduak 6.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Egungoa: Joe Biden |
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteordeak | ||
---|---|---|
John Adams • Thomas Jefferson • Aaron Burr • George Clinton • Elbridge Gerry • Daniel D. Tompkins • John C. Calhoun • Martin Van Buren • Richard Mentor Johnson • John Tyler • George M. Dallas • Millard Fillmore • William R. King • John C. Breckinridge • Hannibal Hamlin • Andrew Johnson • Schuyler Colfax • Henry Wilson • William A. Wheeler • Chester A. Arthur • Thomas A. Hendricks • Levi P. Morton • Adlai Stevenson I.a • Garret Hobart • Theodore Roosevelt • Charles W. Fairbanks • James S. Sherman • Thomas R. Marshall • Calvin Coolidge • Charles G. Dawes • Charles Curtis • John Nance Garner • Henry A. Wallace • Harry S. Truman • Alben W. Barkley • Richard Nixon • Lyndon B. Johnson • Hubert Humphrey • Spiro Agnew • Gerald Ford • Nelson Rockefeller • Walter Mondale • George H. W. Bush • Dan Quayle • Al Gore • Dick Cheney • Joe Biden • Mike Pence
Egungoa: Kamala Harris |
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 1858ko jaiotzak
- 1919ko heriotzak
- Biografia zirriborroak
- Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak
- Ameriketako Estatu Batuetako presidenteordeak
- Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoko politikariak
- Kontserbazionistak
- Bakearen Nobel Saridunak
- Herbeherear estatubatuarrak
- Ameriketako Estatu Batuetako saiakeragileak
- Espainia-Estatu Batuak Gerra
- Harvard Unibertsitateko ikasleak
- Roosevelt familia
- New York estatuko politikariak
- Ameriketako Estatu Batuetako nazionalistak